Thi Lo Su ur-jauziak (thailandieraz: น้ำตกทีลอซู, Namtok Thi Lo Su) Thailandian dagoen ur-jauzi multzo bat da, herrialde hartako altuena eta handiena. Thailandia ipar-mendebaldeko Tak probintzian aurkitzen dira[1], Umphang basabizitza santutegian.
UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Umphang basabizitza santutegia 1989an.[2]
Izena
Thi Lo Su izenak "ur-jauzi beltzak" esan nahi du bertako gaoliar jendearen hizkuntzan.[3]
Deskribapena
Mae Klong ibaiaren urak mailakatutako hainbat ur-jauzitan erortzen dira kareharrizko aldapan behera. 250 metrotako altuera jaisten dute eta 450 metrotako zabalera dute. Ur-jauzia ez da zehazki neurtu inoiz, beraz gutxi gorabeherako zenbakiak dira horiek[3]. Oihan tropikal baten barnean kokaturik daude.[1]
Euri sasoian Umphang santutegia itxita egoten da eta txalupaz edo oinezko ibilbide luze bat eginez soilik iritsi daiteke ur-jauzietara.[2]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak