Thermoplasma

Thermoplasma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaMethanobacteriati
FilumaMethanobacteriota
KlaseaThermoplasmata
OrdenaThermoplasmatales
FamiliaThermoplasmataceae
Generoa Thermoplasma
[[|]]

Thermoplasma arkeoen genero bat da, Thermoplasmataceae familiakoa. Mikrobio estremofiloa da, termofiloa eta azidofiloa. Bere tenperaturarik onena hazteko 55º C-koa da, eta pH oso azidoetan bizi da (pHrik gogokoena = 2), meatzeetako ingurugiro azidoetan, esaterako.

Anaerobio fakultatiboa da, eta sufrea erabiltzen du elektroien azken hartzaile gisa. Kimiorganotrofoa da [1].

Bi dira genero honetan sailkatzen diren espezieak: Thermoplasma acidophilum eta Thermoplasma volcanicum. Mikrobio azidofiloenen artean daude biak. Mugikorrak dira, flageloak baitituzte.

Thermoplasmaren ezaugarri deigarrienetako bat da zelula hormaren gabezia. Hau ez da ohikoa bakterio eta arkeobakterioetan. Zelula hormarik gabe, estres osmotikoa gainditzeko eta pH baxuak eta tenperatura altuak jasateko zelula mintza oso berezia du Thermoplasmak: manosa eta glukosa unitateak dituen tetraeter lipidiko batez osatua [2].

Habitati dagokionez, T. acidophilum ikatzeko meategi azido beroetan, sulfuroetan aberatsak direnetan, hazten da. T. volcanicum, aldiz, iturri termal azido eta sulfurosoetan bizi da.

Mikrobio estremofiloa izanik, Thermoplasma eta bera bezalako beste Archaea batzuek zientzialari eta astrobiologoen arreta erakarri dute azken urteotan: muturreko ingurugiroetan, unibertsoko beste planeta batzuetan egon daitezkeenetan, bizia posible dela frogatzen baitute. Era berean, biziaren jatorriari buruzko ikerketetan informazio ugari eman dezake Thermoplasmak, antzinako Lur planetan zeuden muturreko baldintzetan arkeo hau, edo oso antzekoren bat, bizi bait zitezkeen.

Erreferentziak

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 557 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.
  2. Details for Thermoplasma Montana State University

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.