There's No One as Irish as Barack O'Bama |
---|
|
Argitaratze-data | 2008 |
---|
|
Genero artistikoa | herri-musika |
---|
|
|
|
|
There's No One as Irish as Barack O'Bama (euskaraz Ez Zagok/n Barack O'Bama Adina Irlandarra Denik) 2008ko umorezko irlandar folk abesti bat da, Hardy Drew and the Nancy Boys musika taldeak konposatu zuen, gerora The Corrigan Brothers izenez ezagunak.
AEBtako Barack Obama presidentearen arbaso batzuk XIX. mendean Offaly konderriko Moneygall udalerritik abiatu omen ziren. Gaur egun 298 biztanle dituen herrixka. Aurrez Obamak ""Irlandan jatorriz nire birbirbiraitona zen herri txiki bat bada, nire birbirbiraitona handik etorri zen, eta noiz bertara joan eta garagardo pinta bat edatekotan nabil", garaiko Irlandako Errepublika Brian Cowen gobernuburak hori entzun bezain laster eta bere ere jaiotzez Offalykoa denez herri horretara biak elkarrekin pinta bat edateko gonbitea egin zion.
Jaiotzez Limerick konderrian dagoen Castletroy udalerrikoak diren Ger, Brian eta Donnacha Corrigan anaiek berri hori entzun eta umorezko abesti hau konposatu zuten.
Kanpo estekak