TewaAEBetako hego-mendebaldeko Pueblo komunitate batzuetan hitz egiten Kiowa-Tano hizkuntza familiako mintzaira da. Tano izenarekin ere ezaguna da[1]. 1980ko erroldan 1.298 hiztun zeuden, ia guztiak elebidunak ingelesez.
Hitz egiten den herri bakoitzak dialekto propioa du.
Hizkuntza biziberritzea
Esther Martinez hizkuntzalari indigenak lan handia egin zuenn Tewa hizkuntza gordetzeko eta bere San Juan Pueblo Tewa Hiztegia 1982an argitaratu zen[2].
Tewa hizkuntzako programak eskuragarri daude haurrentzat Tewa pueblo gehienetan[1]. Tewaz grabatutako haurrentzako istorioak Mexiko Berriko Unibertsitateak digitalizatu ditu eta sarean daude eskuragarri.
2012ko "The Young Ancestors" film dokumentalak Santa Fe Preparatory School ikastetxeko nerabe talde bat jarraitzen du, Tewa hizkuntzaren autoikaskuntza programa batean ikasten ari direnean, Laura Kaye Eagles irakasle tutorearen laguntzarekin[3].