Izquierda Unidako kidea zen. 18 urte zituela, bere izena IULV-CA zerrendetan agertu zen 2000ko Andaluziako Parlamenturako hauteskundeetan . [1] Espacio Alternativo barbe koorronteko kide, IUren lehendakaritza federaleko parte izan zen. 2008ko urrian IU utzi zuen, Espacio Alternativoko gainerako militanteekin batera. [1]
Izquierda Anticapitalista eta irakasle lana (2008-2013)
IU utzi ondoren, Espacio Alternativo Izquierda Anticapitalista bihurtu zen, eta ordutik Teresa Rodríguez bertako militantea da. [6][1] Harekin, 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Cádizko 2011ko udal hauteskundeetan eta 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan parte hartu zuen . [5][1]
Bigarren Hezkuntzako Gaztelaniar Hizkuntzako irakasle oposaketak gainditu ondoren [7] Gaztelaniar Hizkuntza eta Literaturako irakaslea izan zen Puerto Realeko Manuel de Falla Institutuan 2013ra arte [5] Andaluziako Hezkuntzako Langile Sindikatuen (USTEA) ordezkari sindikala izan zen, eta hezkuntza publikoaren defentsako Marea Berdean parte hartu zuen. [8][5]
Andaluziako Podemoseko eurodiputatu eta idazkari nagusia (2014-2020)
2014. urte hasieran Podemos sortu ostean, urte horretako Europako hauteskundeetan parte hartzeko asmoz, Teresa Rodríguez hautagaitzaren bigarren postua aukeratu zuten primario irekietan; Europako Parlamentuan hautatu zuten formazio horretako beste lau hautagairekin batera. [9] Gainerako kideek bezala, eurodiputatu gisa bere soldata guztia kobratzeari uko egin zion (8.000 euro inguru), bere kasuan irakaslearen soldatagatik zegozkion 1700 euroekin gelditu [4]eta gainerakoa SAT edo Delphiko langileei emanez, besteak beste. [10]
2015eko otsailean, Podemoseko hautagai hautatu zuten Andaluziako Juntako Lehendakaritzarako, . Botoen %80,86 batekin, [2] Europako Parlamentuko eserlekutik dimisioa emanez. [11]
2015eko martxoko hauteskundeetan bere alderdiak hamabost eserleku lortu zituen Andaluziako Parlamentuan, eta apirilean Teresa Rodríguez Andaluziako Podemoseko idazkari nagusi aukeratu zuten primario irekien prozesu baten bidez, botoen %85 ingururekin. [12]
2016ko azaroan Teresa Rodríguez Podemos Andaluziako Idazkaritza Nagusirako berriro hautatu zuten, Andaluziako II. Asanbladako bozken %75,64 jaso ostean ( 7004131840000000000♠13.184 boto). Carmen Lizárraga hautagaiak, 'Ahora Andalucía' hautagaitzarekin eta Begoña Gutiérrez, 'Andalucía, plaza a plaza'koak, bigarren eta hirugarren postuan geratu ziren, %11,59ko eta %11,16ko babesarekin hurrenez hurren. [14]
2018ko abenduko hauteskundeetan, Adelante Andalucía koalizioa zuzendu zuen, eta hamazazpi eserleku lortu zituen Andaluziako Parlamentuan . [15]
Podemosetik irteera
2020ko otsailaren 12an, Pablo Iglesiasekin batera egindako bideo baten bidez, desberdintasun estrategikoengatik Podemosetik irten zela iragarri zuen, nahiz eta bere karguan jarraitu urte bereko maiatzean Andaluziako zuzendaritza berri bat hautatu zuten arte. [16][17] Aldaketaren ostean, Andaluziako Podemosen zuzendaritza berriak, talde parlamentarioaren gutxiengoak, Rodríguez eta Antikapitalistetako beste zazpi diputatu transfugak zirela adierazi zuten eta horregatik Adelante Andalucía talde parlamentariotik kanporatzeko eskatu zuten. Parlamentuko kontseilari nagusiak eta presidenteak zalantza juridikoak izan arren, eskaera onartu zuen mahaiak Vox, Alderdi Popularraren eta PSOEren laguntzarekin, guztiak atxiki gabeko diputatu bihurtuz, erabaki judizialaren zain. [18]
2020ko ekainean, Anticapitalistas Andalucía alderdi politiko instrumentalak izena eman zuen, nahiz eta Adelante Andalucían hauteskundeetara aurkezten jarraitzeko asmoarekin jarraitu. [19]
↑En este proceso participaron un total de &0000000000017622.00000017.622 inscritos en Podemos Andalucía, cifra que representa el 43,34 % del total de los inscritos activos, que ascienden a &0000000000040662.00000040.662 y que son los que en el último año han entrado al menos una vez en el Portal de Participación de Podemos; o bien representa un 24,47 % si se tienen en cuenta el total de personas inscritas en la comunidad autónoma, un total de &0000000000072003.00000072.003. La cifra de participación en este proceso casi triplicó a la que se registró en las primarias celebradas en abril de 2015, cuando votaron 6606 inscritos, de los en torno a &0000000000060000.00000060.000 existentes entonces en la comunidad autónoma, un 13 %.[13]