Teresa Gil de Vidaure 13. mendeko nafar nobleziako dama bat izan zen Jakue I.a Aragoikoaren maitale izan zena, baina inoiz ez erregina.
Biografia
Nafarroako noble baten alaba izan zen Teresa, Juan de Vidaurerena[1]. Deiturak izan dezake harremana Bidaurre herriarekin.
Edertasun handikoa omen zen eta Jakue I.a erregea ezkontiderako hautatu zuen. Baina promesa hori hautsi zuen Aragoiko erregeak Violante Hungariakoarekin ezkontzeko 1235an. Hala ere, Jakue I.arekin maitale harremana izaten jarraitu zuen eta Teresa Gil, bere aldetik, ezkondu zen Sancho Perez de Lodosarekin[2].
Violante erregina 1951ean hil ondoren, Teresa Gil erregeren emazte gisa agertu zen ageri batzuetan, beste batzuetan ohaide gisa, Eliza Katolikoak ezagutu gabeko harreman baten eran. Urte horietan jabetzak eskaini zizkion erregeak Teresari: Jericako gaztelua, eta erresumako Bejís, Liria, Andilla eta Altura herriak[3].
1265. urtean harremana zapuztu egin zen. Erregeak arbuiatu egin zuen legenarra zuelakoan, eta bere ordez intzestu harremana hasi zuen Berenguela Alfonsorekin[2]. Teresa Gil bizitza publikotik aldentzera behartu zuten, eta berak fundaturiko monasterio batean sartu zen, Valentzian, non hil egin zen 1285. urtean[4].
Erreferentziak