Tennis for Two, euskaraz: «Bientzako Tenisa», 1958ko urriaren 18an William Higginbotham estatubatuar fisikariak garatutako bideo-joko bat da, horretarako Brookhavengo Laborategi Nazionaleko osziloskopio bat konputagailu bati konektatua erabili zuen. Berez, historiako lehenbiziko bideo-jokotzat jo ohi da. Tenis kirolean oinarritua dago.
Jokoa jokalekua adierazten zuen marra berde luze horizontalaz eta jokalekuaren erdian sarea adieraziz zegoen marra txiki bertikal batez osatua zegoen. Jokalariek pilota aterako zen angelua hautatu eta jo egin beharra zuten.
Kanpo estekak