Teletskoje edo Teletskoie aintzira (errusieraz: Телецкое озеро, euskaraz: «Tioliosko aintzira»; altaieraz: Алтын Кӧл, Altyn Köl, euskaraz: «urrezko aintzira») Errusiako aintzira da, Altaiko Errepublikan dagoena. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Altaiko Urrezko Mendiak izeneko multzoan.[1] 325 metroko sakonera du, munduko 25 aintzirarik sakonenetako bat izanda.[2]
Ezaugarriak
Itsasoaren mailatik 434 metroko altitudean dago, eta aintzirak 78 kilometroko luzera eta 5-20 kilometroko zabalera ditu. Korbou eta Al-tyntou dortsalen artean dago, non Saian eta Sailughem mendiak elkartzen diren. Bere azalera 233 km²-koa da, baina bere ezohiko sakonera dela eta, 40 km³-ko ur geza dauka. Ura nahiko gardena denez, ikuspena sei metrotik hamalaura bitartekoa da.
Lakuan, 70 ibai eta 150 erreka inguru isurtzen dira. Garrantzitsuena Txulixman ibaia da, uraren ia erdia hartzen duena. Lakuak, ibai bakar baten bidez urak husten ditu, Biya ibaia, Katun ibaiarekin bat egin ondoren, Errusiako ibai garrantzitsuenetako bat sortzen duena, Ob ibaia hain zuzen ere.
Aintzira 600 eta 1.300 metro bitarteko mendiz inguratuta dago iparraldean, eta 1.700 eta 2.400 metro bitarteko mendiz hegoaldean.
Erreferentziak
Kanpo estekak