Telelan

Telelanerako beharrezkoa da etxean bulego bateko funtzionalitateak izatea, bereziki ordenagailu bat eta Interneta.

Telelana edo urrutiko lana bulegoa ez den beste leku batean lan egiteko aukera da. Lana bulego nagusietatik edo ekoizpen-instalazioetatik urrun egiten da, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak (IKTak) erabiliz[1].

Urrutitik egindako lana da, produktuak eta zerbitzuak munduari saltzeko IKTak erabiliz. Zeregin horietarako behar diren IKTak, funtsean, ordenagailua, Internet, mugikorra, telefonoa eta kamera digitala dira, besteak beste. Interneten barruan web nabigazioa eta posta elektronikoa sartzen dira nagusiki. Eta, kasuaren arabera, blogak, webguneak, itzulpen softwarea, bat-bateko mezularitza (chat) eta IP telefonia (voIP).

LANEk honela definitzen du telelana: bulego nagusi batetik edo ekoizpen-instalazioetatik urrun dagoen kokapen batean egiten den lan-modu bat, langilea bulego horretan dauden lankideekiko harreman pertsonaletik bereiziz, eta teknologia berriak banaketa hori ahalbidetzen duenez, komunikazioa erraztuz.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Teletrabajo, trabajo remoto y trabajo conectado» Argentina.gob.ar 2019-10-18 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).

Kanpo estekak

Librezale.eus - Komunikazio eta elkarlanerako tresnak.