Tapas (euskaraz: «Tapak») 2005eko José Corbacho eta Juan Cruz kataluniar zinema zuzendari eta gidoigileen komedia dramatikoa da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Filma Kataluniako L'Hospitalet de Llobregat hiriko Santa Eulalia auzoan dagoen taberna arrunt batean girotua dago. Bertako jabea bere emaztetik banandu berria da, emaztea tabernako sukaldaria zelarik. Ondorioz, emazteak tabernako lanpostua uztean, jabeak sukaldari berri gisa txinatar bat kontratatuko du, berehala tapak prestatzeko trebezia berezia erakutsiko duelarik. Filmak tabernako ohiko bezeroen arteko elkar harremana azalaraziko du, nahiz eta hauen adina, nazionalitatea edota erlijioak oso ezberdinak izan, azken finean denak auzo berdinean bizi baitira.
Pertsonaiak
Ikus gainera
Kanpo estekak