Tampereko katedrala (finlandieraz Tampereen tuomiokirkko; suedieraz Tammerfors domkyrka) Finlandiako Tampere hirian dagoen katedral bat da. Finlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoaren Tampereko elizbarrutiaren egoitza da. Lars Sonckek diseinatu zuen eta 1902 eta 1907 artean eraiki zen.
Katedrala bere freskoengatik da ezaguna, Hugo Simberg margolari sinbolistak 1905 eta 1906 artean egin zituenak. Bere garaian, margolanek, horien artean Hugo Simbergen Aingeru eroria' eta Heriotzaren lorategia lanen bertsioak daudelarik, kritika oso zorrotzak jasan zituzten. Bereziki eztabaidatsua izan zen sabaiaren goiko muturrean atzealde gorrian hegodun suge bat irudikatu izana, bere garaikideek bekatu eta ustelkeriaren ikurtzat hartu zutelarik.
Galeria
-
Kanpoaldea
-
Hugo Simbergen Köynnöksenkantajat
-
-
-
Organoa
-
Aldarea eta Magnusen Ylösnousemus
-
Hugo Simbergen Kuoleman puutarha
-
Barnealdea
Kanpo estekak