Taganrogeko badia (errusieraz: Таганрогский залив, ukraineraz: Таганрозька затока) Azoveko itsasoaren adar nagusia da, Errusia eta Ukrainako kostaldeen artean dagoena. Hegoaldean Dolgaya punta eta iparraldean Belosaraik bere mugak ezartzen dituzte.
140 kilometroko luzera du eta sarreran 31 kilometroko zabalera. Guztira, bere azalera 5.600 km²-koa d. 4,9 metroko sakonera du, batez beste. Negu batzuetan abendutik martxora izoztu egiten da.
Badian, Don (1950 km), Kalmius (209 km), Mius (258 km) eta Yeya (311 km) ibaiak itsasoratzen dira. Ibaiek badiako korronteen eragile nagusiak dira. Badiako uren gazitasuna ezberdina da: Donen urak hartzen dituen ekialdeko zatia mendebaldekoa baino askoz ere gaziagoa da.
Badiaren ertzeko portu nagusiak Taganrog (260.692 biztanle 2007an), Yeysk (97.176 biztanle 2011n) eta Azov (83.139 biztanle 2008an) dira, Errusian, eta Mariupol (477.900 biztanle 2007an), Ukrainan.
-
Yeysken ikuspegia
-
Belosaraiskaya punta
-
Taganrogeko portua
-
Merzhanovo
-
Merzhanovo
-
Merzhanovo
Kanpo estekak