Mentzeierri honetako mentzeiei buruzko informazio askorik ez dagoen arren, uste denez, Tacoronteko lehen mentzeia, Rumen izan zitekeen, honen ondorengoa, bere seme Acaimo izango zelarik. Azken hau izango zen mentzeierri honetako errege Alonso Fernandez de Lugok uhartea konkistatu zuenean.
Tacoronteko mentzeierriko ekonomia, nagusiki, abeltzaintzan oinarritzen zen (ahuntzak, ardiak, zerriak). Nekazaritza eta itsaso eta basoetako baliabideen esplotazioa ere garatzen zen.
Tacoronteko mentzeierria, gerra alderdietako partaideetako bat izan zen, Tegueste, Taoro, Icod eta Dautekoekin batera. Gerra alderdiek, zorrotz aurre egin zieten gaztelar tropei, hauen aurkako gudu odoltsuak libratuz, uhartea konkistatzea eragozteko asmoz. Gudu horietako bi, amaierako balantze ezberdinekoak, mentzeierri honetan gertatu ziren, Acentejoko lehen gudua edo Acentejoko sarraskia eta Acentejoko bigarren gudua edo Acentejoko garaipena. Bigarren gudu hau amaitu ondoren, Teneriferen konkista amaitzen da, handik hilabete batzutara, Gaztelako Koroara erantsia izango dena.