Sven Nys ((ˈsfɛn ˈnɛi̯s ahoskatua; Bonheiden, Flandria, 1976ko ekainaren 17a - ) ziklo-krosslaria da, palmaresari dagokionez munduko onena, Munduko Kopa eta Superprestigean bereziki.
Biografia
Nys BMX lasterketetan lehiatzen hasi zen 8 urte zituela. Zortzi Belgikako BMX Txapelketa irabazi zituen ziklo-krosean eta errepidean zentratu aurretik.
2005ean Munduko Txapelketa, Munduko Kopa, Superprestige eta GVA Trofeoa irabazi zituen.
Palmaresa
- Munduko Txapelketa
- Txapelduna (2): 2005, 2013
- Bigarrena (2): 2011, 2014
- Hirugarrena (5): 2000, 2002, 2008, 2009, 2010
- Munduko Kopa (7): 2000, 2002, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009
- Superprestige (13): 1999, 2000, 2002, 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014
- GVA Trofeoa (9): 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2014
Kanpo loturak