Sven Lidman (1921ekoabenduaren 3a – 2011kootsailaren 28a) lexikografo suediarra, izen bereko Sven Lidman idazlearen semea, Stockholmen bizi izan zena. Hainbat entziklopediatako editore nagusia izan zen. Entziklopediako ilustrazioak testuarekin koordinatzeko estilo berria asmatu zuenez, entziklopedia horietako batzuk nazioarteko proiekzio zabala izan zuten, Focus (1958-1960) eta Combi Visuell (1968-1970) entziklopediak batez ere.
1992an Eusenor-ek argitaratu zuen euskarazko Gazteen Entziklopediak Lindmanen Combi Visuell entziklopedia hartu zuen abiapuntu moduan.
Ilustrazioak erabiltzeari buruzko ideiak ezarri zituen, ez testuaren azalpenarekin paraleloan eta bide independentetik agertzeko, baizik eta testuarekin batera koordinatuta azalpen maila sakonago bat lortzearren. Horrek bultzada berriak ekarri zizkion Europako lexikografiari Focus eta CombiVisuell entziklopiekin. Azken horrek arrakasta berezia lortu zuen, esaterako, gizakia Ilargira iritsi zen urte beretako booma ilustratzen.
1983an, Sven Lidmanek Bild och Ord Akademin sortu zuen, Hitz eta Irudien bidezko Komunikazioaren Suediako Akademia, eta horregatik Preses Magnificus ohorezko titulua du. 1983an sortu zenetik, Akademiak Lidman Saria ematen du urtero, hitzetan eta irudietan informazio ona emateagatik.
Uppslagsboken och jag ("La enciclopedia y yo") autobiografiak 1950eko hamarkadatik 70eko hamarkadara arteko Lidmanen bizialdia kontatzen du, eta 1988an argitaratu zen. Autobiografia eguneratu bat argitaratu zen 2006an, Fadern, sonen och den härliga bokbranschen. Bi liburuak denboran zehar gainjartzen dira, baina azkenak gogoeta pertsonal gehiago ditu, eta autoreak predikatzen dituen irudimenezko teknikak gehiago erabiltzen ditu, 90eko hamarkadako autorearen bizitzako gertaerak betetzeaz gain. Hurrengo kapitulu bat PDF formatuan deskarga daiteke editorearen web gunetik (http://www.lindco.se/).