Susan Hareho Karike Huhume (Mei'i, 1956ko maiatzaren 7a – Port Moresby, 2017ko apirilaren 11) gineaberriar etxekoandrea izan zen, Papua Ginea Berriko bandera nazionala diseinatu zuena.
Bizitza
1971ko otsailaren 12an, Karikek 15 urte zituela, Erdialdeko probintziako Yule uharteko Konstituzio Garapenerako Hautaketa Batzordeak Misio Katolikoko Eskola bisitatu zuen[1][2][3]. Papua Ginea Berrirako bandera berri baten aurreproiektua zuen jada, Hal Holman artista australiarrak diseinatu zuena[2]. Hala ere, banderaren kolore-paleta berri bat sortzeko eskatu zieten ikasleei[1]. Karikek ez zuen uste urdina, horia eta berdea kolore nahiko tradizionalak zirenik[4], eta bandera zatituta zegoen marra bertikalak ere ez zitzaizkion gustatu[5]. Lerro diagonal bat eta kolore gorria, beltza eta horia erabili zituen, baita Hegoaldeko Gurutzearen eta paradisuko hegaztiaren motiboak ere[3]. Banderaren diseinu berria koadernotik erauzitako orri batean marraztu zuen[6]. 1971ko martxoaren 1ean aurkeztu zen batzordean eta 1971ko martxoaren 4an Papua Ginea Berriko bandera gisa onartua izan zen formalki[3].
Bandera nazionalaren koloreak diseinatu arren, Karikeren lorpena ez zen aintzat hartu bere bizitzan zehar. Ez zuen gobernuaren pentsiorik jaso eta pobrezian bizi zen[7]. Nanny Huhumerekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba eta hamabi biloba izan zituen harekin[8][9].
2017ko apirilean hil zen istripu zerebrobaskular baten ondorioz[8][9] . Lehen Ministroaren bulegoak estatuko hileta bat agindu zion familiari baina bertan behera utzi zuen[10], eta eta 2017ko uztailaren 28an bakarrik lurperatu zuten[8][9].
2017an, Papua Ginea Berriko Museo Nazionala eta Arte Galeria berritu zuten eta galeria berri bati Karikeren izena jarri zioten[3].
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak