Sumisioa

Sumisioa
Jatorria
Egilea(k)Michel Houellebecq
Argitaratze-data2015
IzenburuaSoumission
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaGroupe Flammarion
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa eta dystopian fiction (en) Itzuli
Hizkuntzafrantsesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis

Sumisioa (frantsesez: Soumission) Michel Houellebecqek 2015ean Flammarion argitaletxearen eskutik plazaratutako eleberri polemiko eta distopikoa da. "Politika fikziozko eleberri bat da, une poetikoak, komikoak eta melodramatikoak biltzen dituen fabula politiko eta morala. Houellebecq-ek gogoeta egiten du mende hasierako gizaki guztiok geure bizitzan sumatzen ari garen eraldaketa sakonaren inguruan".[1]

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

François, Paris III Unibertsitateko literatura katedradunak, Huysmans idazle dekadentean espezializatua, bere maitasun bizitzaren amaiera iritsi dela uste du. Hainbat urte igaro dira unibertsitateko bere azken paper garrantzitsua sortu zuenetik. Bere neska-lagunak Israelera emigratzea erabaki du eta bere gurasoak hil egin dira. Egoera hauek guztiek bere buruaz beste egiten amaituko duen beldurra eragiten diote.

Baina 2022an Frantziak, Mohammed Ben Abbes, fikziozko Anaia Musulmanen alderdiko politikari karismatikoak Frantziako presidentetzarako hauteskundeak irabazi eta nazioaren kudeaketa bereganatzen du. Behin karguan, hainbat aldaketa egin zituen: Frantziako nazioaren bakegintzan lan egin zuen, Frantziako unibertsitate nagusia pribatizatu, unibertsitate islamiar bihurtuz, lege batzuk aldatu zituen, gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako eskubidea indargabetu zuen poligamia ahalbidetuz. Europar Batasuna "Erromatar Inperio" islamiar berri bat egiteko asmoa du, Frantzia ardatz nagusia izanik.

Gizarte berri honetan, François Robert Rediger-en laguntzaz Islamera bihurtzen da, eta horrek bere bizitzan bigarren aukera bat eskainiko dio: oso ondo ordainduta, ospe handiko lan bat plazaratuko du eta hainbat emakumez gozatzeko aukera izango du.

Nobelak fikzioa eta errealitatea nahasten ditu. Hainbat politikari pertsonaia gisa agertzen dira, besteak beste, François Hollande, Marine Le Pen, François Bayrou eta Jean-François Copé barne.[2]

Harrera

Liburua plazaratu ondoren, arrakasta itzela ezagutu zuen. Adibidez, Amazon.com atarian Frantziako lehen salduena bihurtu zen. Halaber, polemika handia eragin zuen bai Frantzian baita ere Europa osoan. Irakurle eta kritikari batzuen ustez, bereziki eskuinekoen ustez, liburuak azaltzen duen egoera, egun hurbil batean errealitate izan daiteke.

Euskarazko bertsioa

2015ean berean Gerardo Markuletak Mettok argitaletxearen eskutik, euskarazko bertsioa zabaldu zuen. (ISBN 10: 8494073397 ISBN 13: 9788494073397, 286 or.) [3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.