Suger de Saint-Denis (Chennevières-lès-Louvres, c. 1081 - Saint-Denis, 1151ko urtarrilaren 13a) frantses fraide, politikari eta historialaria izan zen. Autore batzuek sentimendu nazional frantsesaren piztearekin ere lotzen dute[1].
Biografia
Luis VI.a Frantziakoaren ordezkari izan zen Erroman eta 1112ko eta 1123ko Letrango kontzilioetan parte hartu zuen. Luis VII.a erregearen kontseilaria izan zen eta erregeak Bigarren Gurutzadara joan behar izan zuenean Suger izendatu zuen erregeorde (1147-1149).
Saint-Denisko eliza berriro eraikitzeko agindu zuen eta historia lanak idatzi zituen, Histoire de Louis Gros, besteak beste.
Erreferentziak