Suge-belar pikart[1] (Arum maculatum) araceae familiako landare espeziea da. Toki batzuetan apez-belar pikarta ere esaten zaio[2].
Taxonomia
Arum maculatum izenarekin deskribatu zuen LineokSpecies Plantarum (1753) liburuan. Generoaren Arum izenak grezieraz "beroa" esan nahi du, izan ere Arum generoko espezie guztiek beroa askatzen baitute loratzen direnean. Espeziearen maculatum izenak, pikarta esan nahi du[3].
Deskribapena
Landare belarkara iraunkorra da. 2 cm inguruko errizoma bat du eta handik ateratzen da 25-40 cm-ko altuera lortu arte. Gezi itxurako hostoak ditu, 20 cm luzerakoak. Hostoen pezioloak 25 cm ingurukoak dira.
Udaberrian loratzen da. Espadize gorrixka batean antolatuta lore txiki asko ateratzen ditu ditu. Espadize hori inguratuz ezpata zuri bat ateratzen du, izatez braktea bat dena. Euliak dira polinizazioa egiten dutenak[2] eta lore horietatik baia itxurako fruitu gorri biziak ateratzen ditu.
Landarearen atal ugari erabiltzen dira sendabelar gisa. Kataplasmak egiten dira hotzeriaren aurka espektoratzaile gisa erabiltzeko. Hosto berdeak erreduren aurka erabiltzen dira eta errizomak kailuen aurka. Dena dela landare toxikoa da, kaltzio oxalato kristalak eta disolbatua dituelako, eta medikuaren oharrak jarraituz soilik erabili behar da[4].
Landare apaingarri gisa ere landatzen da lorategietan, dituen kolore gorriko fruitu multzoengatik batez ere. Batzuetan suge-belar nerbiozuriarekin (Arum italicum) hibridatzen da[5].