Nick eta bere anaia, hamar bat urteko bi haur, ama alkoholikoarekin bizi dira. Martin anaia zaintzen dute, haur txikia. Goiz batean Nickek Martin hilda topatuko du.
Urte batzuk geroago, Nick estudio batean bizi da, alkoholikoa da eta Ivanekin egiten du topo, emakumeekin bortitza izan ohi den lagunarekin. Sofie bizilagunarekin edaten ari diren arrats batean, Ivan berarekin ligatzen hasten da. Nick kalera irteten da, eta itzultzen denean, Sofie hilda aurkituko du.