Suðuroy eskualdea eta barrutia (faroeeraz Suðuroyar sýsla og valdømi) Faroetako hegoaldeko Suðuroy uharteak osatzen duen eskualde eta barrutia da. Azalera 163'7 km²-koa du eta biztanleria 5.041ekoa. Herri handiena Tvøroyri da. Eskualdean Lítla Dímun uharte txikia ere sartzen da.
Etimologia
Suðuroy izenak (danieraz Suderø) hegoaldeko uhartea esan nahi du. Gainontzeko uharte handietatik aparte erdi isolatua dago. Bertakoek faroeeraren dialektoa sortu dute.
Geografia
Mendirik garaiena Gluggarnir (610m) bada ere ezagunena Beinisvørð da. Kostalde arkaitztsua du, guztira 262 haitz eta irlatxo baititu inguruan.
Udalerriak
Iruditegia
Kanpo estekak
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page