Studiolo di Federico da Montefeltro (Federico da Montefeltroren estudioa) Urbinoko Dukearen Jauregiko aretorik ospetsuenetako bat da; izan ere, berez maisulana izateaz gain, oso-osorik kontserbatutako jauregiaren barne-giroren irudi bakarra da; zentzu horretan informazio asko ematen du. Federico da Montefeltroren gortearen gustu arranditsua miresteko aukera ematen du. 1473. eta 1476. urteen artean egin zuten, Dukearen gortera espresuki deitutako artista flandestarrek. Artista italiar batzuek ere lan egin zuten haiekin, horien artean, beharbada, Melozzo de Forl ospetsua izanik.
Arkitektura eta dekorazioa
Studiolo jauregiaren solairu noblean edo Piano nobilen zegoen eta Dukearen estudio pribatua zen. se encuentra la parte noble del palacio y era el estudio privado del Duque. Sapaian kasetoiez bidez apainduta dago. Zurarekin egindako lanek, diseinu errealak eta fantastikoak nahastuz, ikuslearengan efektu bisual zoragarria sortzen du.
Zehaztasunak
Hormak
-
Ekialdeko horma.
-
Iparraldeko horma.
-
Mendebaldeko horma.
-
Hegoaldeko horma.
Liburutegia
Estudioaren osagarri logikoa liburutegia zen, egun desagertua. Hormetan arte liberalak irudikatzen zituzten margo batzuk sartu ziren, tronu gaineko irudi femeninoekin sinbolizatuak. Arteak irudikaturik zeuden, Federico dukeari eta gorteko gainerako pertsonaiei beren intsignia aurkeztuz, eta horrek adierazi nahi zuen haien leialtasuna eta kalitatea basailu gisa.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak