Street Smart, 1987ko Jerry Schatzberg estatubatuarrak zuzendutako drama-thriller film bat da. Christopher Reeve, Morgan Freeman, Kathy Baker, Mimi Rogers, Jay Patterson eta Andre Gregory aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Morgan Freeman).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jonathan Fisher (Christopher Reeve) kazetariak lana galtzeko arriskuan dagoenez erreportaje bat lortzeko bere egunkariko argitaratzaileari kaleko txulo bat ezagutzen duela eta hari elkarrizketatuz gero prostituzioari buruzko istorio interesgarri bat lor dezakela aipatuko dio. Baina Fisherrek ez du inongo txulorik ezagutzen eta orduan istorio bat asmatzera derrigortua egongo da, argitaratu eta arraskata handia izanez. Baina istorioa bera hilketa baten koartada bilakatuko da, eta poliziak istorioa benetako pertsonaia den Leo Smalls (Morgan Freeman) txuloan oinarritua dagoela usteko du, hilketaren susmagarri nagusia, hortaz, poliziak Fisherri presioa sartzen hasiko da.
Aktoreak
Kanpo loturak