StrandvägenStockholmeko (Suedia) Östermalm barrutiko kale bat da, XX. mende hasierako harrizko etxez osatua, zuhaitzez landatutako bulebar eta lautada batekin. 1,3 km inguruko luzera du, eta Strandvägskajen izeneko kaiko pasealekua ere bai.
Historia
Strandvägen-en aurreko izena Ladugårdslands Strandgata zen. Garai horretan, kalea estalpez eta ruinaz betea zegoen, eta zaila zen bertaraino ailegatzea: buelta handia eman behar zen, edo txalupaz joan. [1]Ladugårdslandet auzoa eraberritu zenean, ingurua erabat aldatu zen eta kalea hiriburuko etorbide nagusietako bat bilakatu zen.