Stewart Uhartea (ingelesez: Stewart Island; maorieraz: Rakiura) Zeelanda Berriko hirugarren irlarik handiena da (1.746 km2), Ipar eta Hego Uharteen ondoren. Azken honetatik 30 km-tara dago hegoalderantz, tartean Foveaux itsasartea daukatela.
400 bat pertsona bizi dira uhartean, gehienak Oban herrian.
Hego Uharteko Invercargillekin lotuta dago hegazkinez eta Bluff herriarekin ferryz.
Inguru naturala
Kanpo estekak