Stand-upkomedia genero bat da, non aktore eta umorista zuzenean zuzeneko audientzia batera zuzentzen den.[1] Komiko bakar batez irudikatzen denean, bakarrizketa komiko izenaz ere ezagutzen da. Antzerki tradizionalean ez bezala, stand-up komediagileak publikoarekin elkarreragiten du kasu batzuetan, elkarrizketa mota desberdinak ezarriz. Bakarrizketa umore beltzazkoa izan ohi da, eta hipokresia, ironia eta eguneroko bizitzako egoerak modu entretenigarrian aipatzea, politikoei, gizarteari, kulturari, balioei, ohiturei edo tradizioei edo baita bere buruari ere iseka eginez.
Euskal Herrian, azken boladan, genero hau gehien aldarrikatu duen umoregilea Antton Telleria da; 2021eko udaberritik aurrera, "Nekatutak" izeneko ikuskizunarekin, stand-up-en bidea egiten hasi da. [2][3][4][5]