Sorterriko koblak edo Sorterriko koplak euskal abesti herrikoia da. 1985ean Mikel Laboak grabatu zuen 6 diskoan Joseba Sarrionandiaren hitzekin.[1]
Katamalo taldeak beste bertsio bat grabatu zuen 2014an Plateruenean Zuzenean albumean.[2]
Hitzak
Zortzi kopla idatzi zituen Sarrionandiak.[3] Horietako bost dira hemen, Ni ez naiz Mikel Laboa komikian azken bi orrietan azaltzen direnak:
Oihaneko pagoak blai
aideratuz hiru elai.
Ostadarraren harian dira
hirurak pausatu nahi.
[...]
Usapalak ostantzean
huts bat badut bihotzean.
Zatoz maitea gure etxera
dostatzera arratsean.
[...]
Eder basoan haritza
haran aldean garitza.
Fruitu antzera ontzen da hemen
gizasemeen bizitza.
[...]
|
Iluntasuna abailtzen da
luma galdu bat bezala
begiak uso, mingaina arana
zure bihotza ene aingura.
Hurrun gauhontzak uluka
zakur deslaiak zaunkaka.
Mende oso bat iraganen dut
zure ondoan koblaka.
|
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak