Sorgin-dantza

Sorgin-dantza
Irudia
Motamusika-tradizio
dantza mota
KokalekuBergara
Antzuola
Lasarte-Oria
Aretxabaleta
HerrialdeaBergara

Sorgin-dantza Bergara (Gipuzkoa) inguruetan sorturiko inauteri aurreko dantza irrigarri herrikoia da.[1] Oihalgintzako langileek eramanda, Lasarte-Oriara (Gipuzkoa) ere heldu zen ohitura, eta gaur egun indar handiagoa du bertan. Bergara, Lasarte-Oria, Antzuola eta Aretxabaletan [2] dantzatzen da orain.

Historia

Sorgin-dantza 2024ko otsailean Bergaran.

Sorrera

Historialariek Bergaran kokatzen dute dantzaren sorlekua. Dirudienez, eremu handiagoan dantzatzen zen, Otxandion ere dantzaren arrastoak aurkitu direlako.[3] Bergarakoa XX. mende hasieran desagertu zen, XXI. mende hasieran, ordea, berreskuratzeko lanak egin dira eta gaur egun ostegun gizenean dantzatzen da.[4]

Lasarteko dantza

Dantza hau gaur-gaurkoz Lasarte-Orian ezagunagoa bada ere, bere jatorria Bergaran aurkituko dugu. Izan ere, XX. mendearen hasieran bergarako zenbait jendek, Lasarte-Oriako Ehun Landolan egiten zuten lan,[5] eta beraiek izan ziren dantza hori inportatu zutenak. Zarautzen ere barneratua izan bazen ere, ez da kontserbatu.

Lorenzo de Zabaleta (Lontxo Bergara), Martin Jose de Labaka, Jose Luis Berregui eta Francisco Arocena izan ziren, bere familiekin batera, dantza hau Lasarte-Orian sartu zutenak. Lasarteko Alberto de Orotegui dantzaria ere bidelagun izan zuten, zeinen familia janzkiak egoki gordetzen saiatu zen. Joaquin de Idígoras txistularia eta Manuel de Goiaran errondako kapitaina ere laguntzaile garrantzitsuak izan ziren.[6]

Antzuolako sorgin-dantza, eta hartza, tximinoa eta domadorea

Inauterietako igandean, sorgin-dantza egiten duten Antzuolan kalez kale Hartza, domadorea eta tximinoarekin. Goizeko 10etan irteten dira kalez kale dantzan eta eguerdian, 12:30 inguruan plazan elkartu eta berriro egiten dute dantzan.[7]

Antzuolan mende hasieran sorgin-dantza dantzatzen zen, eta bertan beste bi moldaketatan azaltzen ez diren pertsonaiak agertzen ziren. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren dantza ahazmenean gelditu zen. 1990. urtean Oinarin herriko dantza taldeak berreskuratu zuen.

Dantzaren azalpena

Lasarte-Oriako dantza bandera eramaten duen kapitain batez, eta bi jende ilarez osatua dago. Bi ilara hauetan nahi beste jende joan daiteke, nahiz eta normalean 8-12 bitartean joaten diren. Ilara bat zuriz jantzita doa; buruan borla bat duen kapirote bat daramate. Beste ilara, emakumez jantzitako gizonezkoez osatua dago.

Dantzaren koreografiak 3 zati ezberdin ditu.

  • Lehenengo zatian, dantzariek Gipuzkoako boaztitzea dantzatzen dute.
  • Bigarrenean, muxu, salto eta besarkaden artean, gizonezko eta emakumezkoen harremanaren parodia bat. Zati honek ikusleengan barreak eragiten ditu.
  • Hirugarrenean, Fandango eta Arin-arinarina dantzatzen da.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. «Kultura saila - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  2. (Ingelesez) «Txino-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  3. Mendialde. «Sorgin-dantza Otxandion» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  4. (Gaztelaniaz) A.D, -. (2022-02-21). «La Sorgin Dantza abrirá el jueves el Carnaval en Bergara» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  5. «Lasarte-Oriako "Sorgin Dantza"» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  6. «Lasarte-Oria: Sorgin Dantza - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida» www.kulturweb.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  7. dantzancom. «Sorgin-dantza» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).

Kanpo estekak