Sor Citroën 1967ko Pedro Lazaga kataluniar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Gracita Morales eta Rafaela Aparicio aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Espainiako mojen komentu batean neskato umezurtzei babes eta aterpe ematen diete,. Behinola motorizatzea erabakiko dute, beren lanean ere autoa ezinbestekoa dela jabetu baitira, hortaz autoa epeka erosteko letrak sinatu eta Citroën 2CV modeloko auto berri baten jabe bilakatuko dira. Ahizpa Tomasak (Gracita Morales) autoa gidatzeko ardura jasoko du. Laister, Madril osoan Sor Citroën ezizena jasoz. Baina gidaritza trebezia hori lortzeko edozein autozale hasiberrik igarotzen dituen gora beherak igaro behar izan ditu... bai eta larritasunak ere.
Aktoreak
Kanpo estekak