Ikus-entzunezkoetan espezializatua, CNN+-en hasi zuen ibilbide profesionala. Hortik Cuatro katera igaro zen. 2008an, Telecincoren albistegietan sartu zen. Hamar urtez aritu zen parlamentuko kronista, eta Diputatuen Kongresuan nabarmendu zen.
2018tik 2022ra kate bereko gertakarien programa aurkeztu zuen Ya es mediodía.[3]
Gainera, analista politiko gisa parte hartu du La tarde de COPE irrati saioan.
Literaturari dagokionez, 2004an Calle Habana, esquina Obispo eleberri laburra argitaratu zuen. Gero, Donde Dios no estuvo, M-11ren inguruan. Hala ere, bere arrakasta handiena Después del amor (2017) eleberria izan zen, Espainiako Bigarren Errepublikan girotua.[4]
2020an, Sonsolesek telebista-proiektu berri bati ekin zion, eta bere lehen realityaren domekako galak aurkezteaz arduratu zen La casa fuerte saioa prime time-n.
2021ean eta 2022an Ya son las ocho aurkeztu zuen.[5]
2022ko uztailean, Atresmedia Televisiónekin fitxatu zuen proiektu berria aurkezteko Antena 3en, Y ahora Sonsoles izenekoa, urte horretako urriaren 24an estreinatua.[6]
2008tik Carlos Pardo Sanz abokatuarekin ezkonduta dago, eta bi seme-alaba ditu.[7] 2019ko abuztuan, senarrarekin zuen bizikidetza eten egin zen, eta 2020an banaketaren berri eman zen.[8]