Palmaresean Iberdrola Ligako hamabi titulu eta bost goraipamen nabarmentzen dira. Entrenatzaile gisa, 2023an, 19 urtez azpikoen selekzioa zuzendu zuen, eta 19 urtez azpikoen Europako Txapelketako txapelduna izan zen, Alemaniari penalti-txandan irabazi ondoren, 2022an titulua baliozkotututa.
Gol TVn 2019ko Frantziako Munduko Txapelketan eta kirol-saioetan berriemailea da.
Ibilbidea
1984ko azaroaren 15ean jaio zen, Madrilgo Vallecas auzoan. Bere lehen talde erabat femeninoa Leganesko Butarque izan zen. Talde horrexetan nabarmendu eta Pozuelo taldeak fitxatu zuen. Ondoren, Huelvako Sporting (1999-2003), Sabadell FC (2003-2004) eta 7 denboraldi Rayo Vallecanon (2004-2011) eman zituen, 2011ko udan Bartzelona FCrekin fitxatu aurretik.[1]
2011-2012 denboraldian Liga txapelduna izan zen Kataluniako klubarekin, taldearen palmareseko lehen txapela. Denboraldi horretan, Bermúdezek 38 gol markatu zituen.[2][3] Atzerrian Ameriketako Estatu Batuetako Western New York Flash (WNY Flash) taldearekin jokatu ostean, berriro itzuli zen Bartzelona FC taldera.[4]
Espainiako Futbol Selekzioarekin nazioarteko jokalaria izan da.[13]
Aurrelari jokatzen zuen. 2018-2019 denboraldiaren amaieran, bere palmaresean hamabi titulu nabarmentzen ziren: azken hamar ligetatik bederatzi (hiru Rayo Vallecanorekin, lau Bartzelonarekin eta bi Atlético Madrilekin) eta hiru Kopa Erregina (bat aipatutako klub bakoitzarekin), eta lau sari Lehen Mailako Iberdrola Ligan gol gehien sartutako jokalariaren Pitxitxi saria (2012, 2013, 2014 eta 2015).
2020ko maiatzaren 27an futbol profesionaletik erretiratuko zela iragarri zuen.[14]
Entrenatzaile
2023ko 19 urtez azpikoen selekzioak Eurokopa irabazi zuen Bermúdez entrenatzaile zuela.
Berriemaile
2019ko ekainean Gol TVn Frantziako Munduko Futbol Txapelketaren berriemaile jardun zuen.[15]
2023ko abuztuan, "Rubiales kasua" izenekoan, Sonia Bermúdez izan zen talde teknikoaren jakinarazpen baten sinatzaileetako bat, non Rubialesek Jenni Hermosorekin izan zuen jokabidea gaitzetsi zuten. Zera salatu zuten, ez zela erosoa izan hilaren 25eko batzarrera joatea; izan ere, hainbat kidek lehen ilaran jarri behar izan zuten derrigorrean presidentearen tesiari babes itxura emateko. Komunikatuan, jokalariek argitaratutako komunikatuaren alde egin zuten, eta bere gain hartu zuen Emakumezkoen Selekzio Absolutua berregituratzeko eta profesionalizatzeko ardura, lan horretarako kargua ere esanetara jartzeko prest jarrita.[17]