Somaliako geografia
|
Somaliako mapa
|
Eremua
|
Osoa
|
637.657 km²
|
Lehorra
|
627.337 km²
|
Ura
|
10.320 km²
|
Latitudea
|
10°0'N
|
Longitudea
|
49°0'E
|
Mugak
|
Djibuti
|
61 km
|
Etiopia
|
1.640 km
|
Kenya
|
684 km
|
Itsas erreklamazioak
|
Lurralde itsasoa
|
200 itsas milia
|
Muturreko garaierak
|
Puntu beherena
|
0 m (Indiako Ozeanoa)
|
Puntu gorena
|
2.460 m (Shimbiris)
|
Somalia Ekialdeko Afrikako estatua da. Afrikako Adarrean dago, 2°S eta 12°N latitudeen, eta 41° eta 52°E longitudeen artean. Mugakide ditu Kenya eta Etiopia mendebaldean, eta Djibuti ipar-mendebaldean. Ekialdean Indiako Ozeanoa dauka eta iparraldean Adengo golkoa; 3.025 kilometroko itsasertzarekin, Afrikan kostalde luzeena duen herrialdea da.
Erliebea
Somaliaren iparraldean, Adengo golkoko kostaldearen aurrez-aurre, Gubango itsasbazter laua dago, berdin samarra, erdi-idorra, sastraka motako landaredi urri batez estalia, euri gutxi eta klima bero hezea dituena. Itsasbazterraren atzealdean, mendilerro luze bat dago, Etiopiarekin muga egiten duen ipar-mendebaldetik ekialdeko Afrikako Adarraren muturreraino doana, eta 2.000 m inguruko mendi batzuk dituena (Surud Ad, 2.048 metro). Mendialdetik hegoaldera dagoen gainerako guztia ordoki erdi-mortu eta zabal-zabala da, kostaldea baino hotzagoa eta idorragoa.
Hidrografia
Somaliako ibai nagusiak Etiopiako mendietan jaio eta Indiako Ozeanora isurtzen diren Juba eta Xebeli dira. Iparraldean, Nugaal ibaia agortua izaten da denbora luzean.
Klima eta landaredia
Somaliak oso klima bero lehorra du. Urtean zehar, eguneko bero handiena 30-40 °C bitartekoa izaten da, eta hotzena 18-27 °C bitartekoa. Euri gutxi egiten du, gehiago hegoaldean eta mendebaldean (330-550 mm), iparraldean (53 mm) baino. Horrenbestez, landaredi urria du. Lursailek Somaliako eremuaren %2 baino ez dute hartzen, baina lurraldearen erdia gutxi gorabehera larrea da. Mendialdean baso txikiak daude.
Datu klimatikoak (Muqdisho)
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
|
34
|
32
|
33
|
36
|
34
|
32
|
32
|
30
|
32
|
32
|
32
|
34
|
36
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
30.2
|
30.2
|
30.9
|
32.2
|
31.2
|
29.6
|
28.6
|
28.6
|
29.4
|
30.2
|
30.6
|
30.8
|
30.2
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
23.0
|
23.4
|
24.9
|
25.6
|
24.9
|
23.7
|
23.1
|
23.0
|
23.4
|
24.3
|
24.2
|
23.5
|
23.9
|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
|
20
|
18
|
20
|
20
|
18
|
20
|
15
|
16
|
18
|
18
|
21
|
20
|
15
|
Euria (mm)
|
0
|
0
|
8
|
61
|
61
|
82
|
64
|
44
|
25
|
32
|
43
|
9
|
429
|
Euri egunak (≥ 1 mm)
|
0
|
0
|
0
|
5
|
6
|
10
|
9
|
7
|
3
|
2
|
4
|
1
|
47
|
Eguzki orduak
|
266.6
|
251.4
|
282.1
|
261.0
|
272.8
|
219.0
|
226.3
|
254.2
|
264.0
|
266.6
|
261.0
|
257.3
|
3082.3
|
Hezetasuna (%)
|
78
|
78
|
77
|
77
|
80
|
80
|
81
|
81
|
81
|
80
|
79
|
79
|
79.3
|
Iturria (1): Weltwetter Spiegel Online[1]
|
Iturria (2): BBC Weather [2]
|
Erreferentziak
Kanpo estekak