Software bertsiotzea, software bati izen, kode edo zenbakia bat esleitzen duen prozesua da, garapen maila adierazteko. Gehienetan bi zenbaki esleitzen dira, handia.txikia (ingelesez: major.minor), softwarearen garapena aurrera joanez gero, balorea handituko dutenak. Ohikoa ez bada ere, beste zenbaki bat ere erabil daiteke, mikro, eta softwarea zein garapen mailan dagoen.
Zenbakiak handitu egiten dira:
- handia: softwareak aldaketak eta hobekuntza handiak jasotzen dituenean..
- txikia: softwareak aldaketa txikiak jasotzen dituenean eta/edo akatsak zuzendu badira.
- mikro: zuzenketa eta aldaketa txikiak.
- fasea: softwarearen garapen-fasea adierazten da, azken bertsioa ez bada (fase ezegonkorra edo probetan).
Adibideak
- Urterik gabe
- handia.txikia: 1.2
- handia.txikia.mikro: 1.2.1
- handia.txikia.fasea (gidoia): 1.2-alpha
- handia.txikia.fasea (hutsunea): 1.2 Beta
- handia.txikia.fasea+bertsio fasea (gidoia): 1.2-rc1
- handia.txikia.fasea+bertsio-fasean (hutsunea): 1.2 RC1
- handia.txikia.mikro.fasea+bertsio fasea (gidoia): 1.2.1-beta
- Urtearekin
- Urtea.handia.txikia: 2015.1.2
- Urtea.handia.txikia.mikro: 2015.1.2.1
Ikus, gainera
Kanpo estekak