Sofia Crespo

Sofia Crespo

Bizitza
JaiotzaArgentina1991ko apirilaren 7a (33 urte)
Jarduerak
Jarduerakartista

sofiacrespo.com
Twitter: soficrespo91 Instagram: sofiacrespo TED: sofia_crespo Edit the value on Wikidata

Sofia Crespo (Argentina, 1991ko apirilaren 7a) argentinar artista bisuala da,[1] eta bizitza organikoa eta haren bilakaera aztertzen ditu adimen artifizialaren bidez.

Bizitza

Argentinan jaio zen, baina Lisboan bizi eta lan egiten du. Entangled Others bikote artistikoko kidea da.

Lan ibilbidea

Bere lanak bizitza organikoak bere burua zelan imitatzen duen aztertzen du adimen artifizialeko (IA) mekanismoen bidez, teknologia bere jatorri organikoetatik bereizita dagoen ideiari desafioa eginda. Crespok EIren irudien eraketaren eta giza sormenaren arteko antzekotasunak aztertzen ditu, eta zalantzan jartzen du EIk praktika artistikoak eraldatzeko duen potentziala. Ikaskuntza automatikoko teknikak erabiltzen dituzten artistek eboluzioan duten paperarekin ere konpromiso handia du.[2]

Besteak beste, Kunstverein Hannover (Alemania) eta Fotomuseum Winterthur (Suitza) erakundeetan erakutsi dute haren lana, baita Times Square espazio publikoan ere.[3][4][5][6]

2022an, Entangled Others-en Swim (2022) Buffalo AKG Art Museum-en bilduma iraunkorrera gehitu zitzaion.[7] Lanak Kleeren ideia nagusia hartu zuen, “ibiltzeari ildoa ateratzea”, eta harago eramaten du, arlo digitalera hain zuzen ere.[8]

2024an, Batlló etxeak Crespo gonbidatu zuen bere fatxadan mapping bat egitera, etxeko sormen unibertsoan inspiratuta. Mapping-ak, “Structures of Being” izenekoak, natura sormen infinitu baten prozesu ebolutibo gisa aurkezten du, Antoni Gaudí zelan inspiratu zuen erakutsiz. Proiekzioa kontenplaziozko bidaia bat da, Batlló Etxean dauden material, izaki eta fenomeno naturaletan murgilduz bizitzaren bilakaeran zehar.[9]

Besteak beste, MIT[10] eta Oxfordeko Adimen Artifizialeko Elkartea erakundeetan hitzaldiak eman ditu.[11]

Sariak eta aintzatespenak

Crespok hainbat sari jaso ditu, hala nola Falling Walls – Art & Science (2022), RE:HUMANISM (2021) eta AI Newcomer Award.[12][13][14]

Erreferentziak

Kanpo estekak