Sofia Amalia Bruswick-Lüneburgekoa (1628ko martxoaren 24a - 1685eko otsailaren 20a) Brunswick-Lüneburgeko dukesa zen jaiotzaz eta Danimarka eta Norvegiako erregina Frederiko III.a Danimarkakoarekin ezkondu eta gero. Jurgi Brunswick-Lüneburgekoa eta Ana Eleonor Hesse-Darmstadtekoaren alaba zen.
Etxeko bizitzaren maitalea, Erresumaren finantza egoera kaxkarrak ez zuen gelditu gorteko bizitza aberats bat egiteaz. Moda, jaiak eta antzerkia gustoko zituen, eta Danimarkan frantziar modarekiko gustoa sartu zuen. Gortearen aberastasun honek herritarren haserrea sortu zuen.
Frederiko III.aren erregetzarekin eta bere seme Kristian V.arenarekin eragin handia izan zuen erabaki politikoetan, monarkia absolutua ezartzearen ideia bultzatuz. Suediaren aurka 1657an egindako gerran ospe handia lortu zuen Kopenhageko setioan (1658-1660) erreginak berak ematen zuen babes moralagatik.
Alargundu ondoren Amalienborg jauregira erretiratu zen.