Sistan arroa
Sistan arroa[1] Afganistango hego-mendebaldean eta Irango hego-ekialdean, ipar latitudeko 29° eta 39° artean, hedatzen den arro endorreikoa da. Munduko eskualde idorrenetako bat da eta lehorte luzeak izaten dira. Bertan isurtzen dira Afganistango mendietatik datozen Helmand, Khach eta Farah ibaiak, ur gezako hiru hamun (aintzira) sortuz: Hamun-e Helmand, Hamun-e Puzak eta Hamun-e Sabari. Uholde garaian hiru aintzirak elkartzen dira eta soberakina hegoalderantz doa, Goud-e Zareh ur gaziko aintziraraino. Hau oso bakan gertatzen da, bost edo hamar urtetik. Hezegune hauek Ramsarreko hitzarmenaren barnean dira eta UNESCOk Biosfera erreserba izendatu ditu. Eskualdeko aintziren artean Khwaja (608 m) basaltozko muinoa nabarmentzen da. Leku hau zoroastrismoaren gune garrantzitsua izan zen. Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Sistan arroa |