Sinn Féin Errepublikazalea (irlanderaz: Sinn Féin Poblachtach eta ingelesez: Republican Sinn Féin) Irlandako alderdi politiko errepublikazale bat da.
1986an Sinn Féin alderditik banandu zen eta lehenbiziko buruzagien artean irlandar errepublikanismoaren bi politikari historiko izan ziren, Ruairí Ó Brádaigh eta Dáithí Ó Conaill. Bereizketa honen zergatikoa Gerry Adamsek Sinn Féinnen burutu nahi zuen erreforma eta abstentzio politikariren amaieraren aurka egotean zetzan. Éire Nua proposamenaren aldekoa da.
1921eko Anglo-irlandar Ituna eta 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmenaren aurka dago. Bestalde, Jarraipeneko IRA Irlandako Errepublikako zilegizko Armadatzat jotzen du.