Matematikan, singulartasuna aldagai erreal edo konplexuz osatutako funtzio bat analitikoa ez den puntua edo balioa da, hau da, ondo definituta ez dagoen puntua[1].
Adibidez,
funtzioak singulartasun bat du x = 0 puntuan.
Definizioa
Singulartasuna estuki lotua dago funtzioaren jarraitutasun kontzeptuarekin. Matematika analitikoan eta funtzio errealentzat, funtzio batek x=a puntuan singularitate bat duela esaten da azpiko baldintzetako bat betetzen bada:
Funtzioa ez da jarraitua x=a puntuan.
Funtzioaren deribatua ez da jarraitua x=a puntuan.
Batzuetan, ordena goragoko deribatuekin ere aplikatzen da legea.
Erreferentziak eta oharrak
↑Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa. Singulartasun. .