Sinekdokea tropo bat da, non zerbaiten zatiak haren osotasuna izendatzen baitu, eta alderantziz. Hitza grezieratik dator: συνεκδοχή, euskaraz “ondokoaz ordezkatzea”. Metonimiarekin antzekotasun handia du eta batzuetan bereiztea ez da erraza; idazle batzuek biak metonimia bezala aipatzen dituzte. Metonimian bi terminoen arteko lotura kausa, espazio, denbora erlazioetan ematen den bitartean, sinekdoken lotura hori “osoaren eta partearen arteko erlazioan oinarritzen da, hots, osatze kuantitatiboan”.[1] Adibidez, “gizakia gaur libreago da” esaten badugu, “gizaki” horren atzean pertsona guztiak daude, espezie osoa dago, gizonak zein emakumeak.
Figura erretoriko hau oso ohikoa da deskribapenetan. Esaterako norbaiti “sudur luze” deituz gero, atal baten bitartez osotasuna adierazten dugu, eta horixe da sinekdokea.