Simón Berasaluze Aginagalde (Deba, Gipuzkoa, 1912ko apirilaren 25a - Donostia, Gipuzkoa, 1993ko martxoaren 11) beira-egile gipuzkoarra izan zen.
Biografia
1931. urtean, Madrilen ekin zion beira-langintzari. Sevillako katedraleko beirak egin zituen. Ondoren, Parisa jo zuen, eta Maumejean etxean lan egin zuen, 12 urtez.
1952. urteaz geroztik, New Yorken bizi izan zen. Haren lanik garrantzitsuenak Princenton (New York) hiriko Saint Peter elizako beirak eta New York, Boston, Filadelfia eta Cleveland estatuetako hainbat elizatakoak dira. 1980an Euskal Herrira itzuli zen, familkiarekin.
Erreferentziak