Simca1200 edo Simca 1100 automobil-modelo ezaguna izan zen, 1967tik 1982ra bitartean Simca fabrikatzaile frantsesak eta Barreiros fabrikatzaile espainiarrak ekoitzia, 1100 markarekin Frantzian eta 1200 gisa Espainian. 3 edo 5 ate, aurreko motorra eta aurreko trakzioa zituzten turismo familiarren segmentukoa zen, auto konpaktu gisa ezaguna izan zirenen artean lehenengoetakoa.[1]
Jatorrizko motorra 1118 cc zen eta 52ko zaldi-potentzia zeukan. Ondoren, motorizazio gehiago jaso zituen, eta Talbot 1100 edo Talbot 1200 gisa ere merkaturatu zuten.
Frantzian beste modelo bat egin izan zen, Simca 1200 S edo Simca 1200 Coupé izenekin ezaguna, baina auto desberdina zen hura.