Silvia Akitaniakoa (Elusa, Novenpopulania, Galia, Akitania, 330 – Brescia, Italia, 406) erromes eta santu katoliko bat izan zen. Anaia zuen Rufino, Ekialdeko Erromatar Inperioko lehen ministroa Teodosioren eta Arkadioren garaian.
Paladio Galaziakoaren idazkietan aipatzen da 60 urterekin erromes joan zela eta harro zegoela bere ohitura aszetiskoez.