Siglo 21 Guatemalako egunkari bat izan zen. Corporación de Noticias, S.A. enpresak sortu zuen 1990eko martxoaren 1ean. Enpresa berak AlDía izeneko egunkariaren jabetza zuen ere.
Historia
Hasiera batean, 7Días izeneko astekaria izan zen eta ondoren, Siglo 21 egunkaria. Sortu zenetik, Guatemalako gobernuak gogor kritikatu zituen.[1]
2009an, Luis eta Juan Carlos Marroquín Godoy anaiek erosi zuten, Clemente Marroquín Rojas kazetari guatemalarraren ondorengoak eta Diario La Hora egunkariaren jabeak. 2011an kooperatiben federakunde batek erosi zuen eta 2013an berriz, Inversiones y Proyectos Profesionales Marbella, S.A. y Arrendamientos, Servicios y Proyectos, S.A-ren esku geratu zen.[2] Salvador Estuardo González egunkariaren zuzendaria izandakoak erosketa horren atzean Roxana Baldetti zegoela esan zuen, Corporación de Noticias, S.A. erosteko mugimendua izan zelarik. Hala ere, Miguel Ángel Gálvez epaileak egunkaria La Línea izeneko ustelkeria kasu famatuan ez zuela erantzukizuna izan ondorioztatu zen.[2][3][4][5][6][7][8][9][10]
Erreferentziak
Kanpo estekak