Shifa Zikri Ibrahim, Shifa Gardi izenez ezagunagoa, (Iran, 1986ko uztailaren 1a - Mosuldik gertu, Irak, 2017ko otsailaren 25a) kazetari eta telebista-aurkezle kurdua zen.
Iranen jaio zen Iraketik ihes egindako familia kurdu batean. Arbilgo, Irakeko, Salahaddin Unibertsitatean egin zituen informazio-zientzia ikasketak. 2006an ekin zion kazetari lanari. Kurdistango Rûdaw hedabidearentzat egin zuen lan bere sorreratik.[1]
2017ko otsailaren 25ean hil zen errepide alboan jarritako bonba batek eztanda egin eta gero, Irakeko Indar Armatuen eta Estatu Islamikoaren arteko borrokaldiei jarraipena egiten ari zitzaienean.[1]
Erreferentziak