Sheilah Beckett
Sheilah Beckett (Vancouver, British Columbia, 1913ko irailak 5 - Ossining, New York, 2013ko azaroak 17[1]) estatubatuar ilustratzailea izan zen, ezaguna egin zena Little Golden Books bildumarako egindako lanagatik, ipuinak ilustratzen.[2] BiografiaTxikitatik maite izan zituen bere liburuetako ilustrazioak, baina ez zuen inongo arte eskolan ikasi, baizik eta bere kabuz ikasi zuen marrazten.[3] Los Angelesen Gilbert & Sullivanentzat lanean ari zela, Londresera bidali zuten eta han Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketak bizi izan zituen, baina bereahala itzuli zen Ameriketara, New Yorkera eta bertan hasi zen lanean (agentea ere hartu zuen lanerako) eta hori izan zen bere bizitzaren une garrantzitsuetako bat.[3] New Yorken, Charles E. Cooper Studioan lanean zela, bere bikotekide J. Frederick Smith artista ezagutu zuen,[3] zeinekin ezkondu eta umeak izan zuen.[4] 100 urte izatera iritsi zen eta bere azken urteetan, Ossining (New York) herrian bizi eta lan egin zuen, nora aldatu zen bizitzera, Manhanattanen urte batzuez bizi izatetik aldatu zen.[4] LanaBigarren hezkuntzan graduatu eta bereahala hasi zen lanean ilustratzaile moduan, iragarkietarako irudiak eginez "The Doyle Conte Co." dendarako (Portlandekoa zena).[3][5] Laster, Los Angelesera joan zen lanera, non Gilbert & Sullivan liburu bildumak ilustratzen ari zen.[5] Horrela,1940an Gilbert and Sullivanek egindako HMS Pinafore opera komikoaren adaptazioa ilustratu zuen.[6] Zenbait gertaerek behartuta, New Yorkera joan zen bizitzera eta han hasi zen ezagun bihurtuko zuten umeentzako ipuin eta liburuak ilustratzen, Little Golden Books (‘Urrezko liburu txikiak’) bildumarako: 70 ipuin klasiko baino gehiagorako marrazkiak egin zituen,[2][5][7] besteak beste:The Twelve Days of Christmas (‘Gabonetako hamabi egunak’), The Twelve Dancing Princesses (‘Hamabi printzesa dantzariak’), eta Snow White and Rose Red (‘Edurnezuri eta Larrosagorri’).[2] Handik gutxira, 1942an, Charles E. Cooper-ren estudioan hasi zen lanean (hango lehen emakume ilustratzailea izan zen),[4] bai umeentzako liburuak ilustratzen bai eta iragarkietarako irudiak egiten.[5] Lanerako bulego propioa zuten hango langileek eta bera ez zen gutxiago izan[3]. Han ezagutu zuen bere bikotekide J. Frederick Smith artista, pin-up irudiak egiten zituena, eta harentzat modelo lanak egin zituen.[4] Hala ere, telebista zabalduz joan zenean, ez zegoen hainbeste lan ilustratzaileentzat eta Charles E. Cooper estudioak itxi egin behar izan zuen.[5] Elikadura enpresa batzuentzat kontratuak zituen arren ("Necco Wafers" eta "Whitman's Chocolates", besteak beste), umeentzako liburuak eta Gabonetako posta-txartelak egitea nahiago zituen.[5] Bere bezeroa izan zen denbora luzez American Artist Group eta harentzat agur posta-txartel ugari egin zuen[5][3], baina horiek ere itxi egin behar izan zuten, posta zigiluen prezioa igotzean, lana asko gutxitu zelako.[3] Poesia garaikideko lanak ere ilustratu zituen eta XVIII. eta XIX. mendeko helduendako hainbat liburu ere bai, estate baterako: Lowell Bairdek 1959an Voltairen Kandido lanaz egindako itzulpena[8]. Ia heriotza arte jarraitu zuen lanean, eta 99 urterekin ordenagailuaren laguntzaz marrazten zuen.[4] Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Sheilah Beckett |