Shaun Maswanganyi (Soweto, Johannesburg, 2001eko otsailaren 1a) atleta hegoafrikarra da, 2024ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuena 4x100 m erreleboen proban.[1]
Biografia
2019an Abidjanen jokaturiko 20 urtez azpiko txapelketan 200 metrotako txapelduna izan zen eta 100 metrotako txapeldunordea. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte 100 m eta 200 m probatan baina bietan finalerdietan kanporatua izan zen.[2]
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan Hegofrikako taldearekin 4x100 m errelebotako proban zilarrezko domina eskuratu zuen.[1]
Palmaresa
Markak
- 60 metro - 6.56 (2023)
- 100 metro - 9.91 (2023)
- 200 metro - 19.99 (2023)
Erreferentziak
Kanpo estekak