Sharmin Akter (Gaibandha, 1995eko abenduaren 31) bangladeshtar aktibista da, haur-ezkontzen eta derrigorrezko ezkontzen aurka borrokatzen dena. 15 urte zituela, ama 32 urteko gizon batekin ezkontzera behartzen saiatu zen, baina Sharmin haren ahaleginei aurre egin eta ikasketak jarraitzeko borrokatu zen. Rajapurko nesken ikastetxean ikasten ari zela, abokatu bihurtu nahi zuen haur-ezkontzei eta derrigorrezko ezkontzei aurre egiteko. 2017an Emakume Ausarten Nazioarteko Saria irabazi zuen[1][2][3]. Urte berean azterketak arrakastaz egin zituen, distrazioak izan arren[4].
Erreferentziak
Kanpo estekak