Shanhai pasabidea edo Shanhaiguan (txinera tradizionalez: 山海關; txinera sinplifikatuz: 山海关; pinyinez: Shānhǎi Guān) Txinako Harresi Handiko pasabide nagusietako bat da,[1] Ming dinastiaren garaian "Lurreko lehen urratsa" deitua. Harresiaren sekziorik ekialdekoena da, Yan mendiak zeharkatzen ditu eta Bohai badiaren parean dagoen Itsaso Horira iristen da.[2] 1987an, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Harresi Handiaren zati gisa.[3]
Qinhuangdaon dago, Txinako Herri Errepublikako Hebei probintzian.[4] 1381ean, Ming dinastian, Shanhaiguan gotorlekuak eraikitzen hasi ziren, mongolen eta mantxuen hedapena eragozteko. Garai hartan, Shanhai pasabidea Harresi Handiko gotortuena bihurtu zen. Harresiak hamalau metroko altuera hartu zuen.[1]
Shanhaiguango kostaldean, harresiak 6,5 kilometro zituen, sei metroko altuera eta hiru metroko zabalera. Gainera, adreiluz eta lur zapalduz egina zegoen.[2] 1644an, bertan Shanhai pasabideko gudua burutu zuten, non Wu Sangui jeneralak mantxuekin aliantzan zegoen Li Zicheng garaitu zuen. Hala ere, hauek Txina zentralera sartu eta Qing dinastia ezarri zuten. 1961ean, Txinako gobernuak babestutako ondare historiko bihurtu zen.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak