Shakiraren eskultura (gaztelaniaz: Escultura de Shakira) Kolonbiako Barranquilla hiriko Parke Metropolitarrean, izen bereko estadio ondoan, 2006ko azaroaren 5ean, jarri zuten eskultura da. Egilea Dieter Patt da.[1]
Historia
Dieter Patt eskultore alemaniarrak eman zion dohaintzan eskultura Barranquilla herriari. 2006ko azaroaren 5ean inauguratu zuten Roberto Melendez Estadio Metropolitanotik gertu dagoen Parke Metropolitarrean. Gaur egun nahiko ahaztuta dago.
Ezaugarriak
Obra burdinazko xafla batean oinarrituta egin zen, 5 metroko altuera du eta Shakira zutik erretratatzen du, forma abstraktuan, gitarra batekin. Monumentuak abeslari eta konpositorearen ibilbidea irudikatzen du, «herrialdeari oparitu dizkion garaipen musikalekin».[2]
2023ko abenduaren 26an, bestetik, Shakiraren estatua bat inauguratu zen Barranquillako Malekoi Handian, Yino Marquez eskultoreak egina. Biak oso kritikatuak izan dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak