Sexu industria izenak gaur egun indar handiko negozio esparrua definitzen du. Entretenimendu industriarekin lotuta, erotismo eta sexuarekin erlazionatutako aktibitateak eta ikuskizunak eskaintzen ditu. Industria mota hau mundu mailako ekonomian paper handia hartzen ari da. Modu eta euskarri askoren bitartez agertu daiteke eta aukera horiek Internet zabaltzearekin batera ugaldu egin dira. Horrela, betiko argazkiekin eta aldizkari erotikoekin eta zuzeneko ikuskizunekin batera oso formato desberdinen bidez aurkeztu daiteke: DVDak, webguneak, telefonoen bidez, bideo-jokuak...